36 urteko gizonezko bat atxilotu dute Santurtzin (Bizkaia) ustez bikotekidea jo duelako, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
01:00ak aldera gertatu da erasoa Maestro Calles kaleko taberna batean. Gizonezkoak antza denez ukabilkadak jo dizkio emakumeari. 30 urteko emakumea San Juan de Dios erietxera eraman dute.
Ertzaintzak atxilotu ostean, epailearengana eramateko zain dago ustezko erasotzailea.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin bikotekidea jo duelakoan
Ustez taberna batean ukabilkadak jotzen hasi zaio emakumeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu