emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atzeman dute, Urbiolako emakume baten desagerpenarekin zerikusia duelakoan

2010eko urriaren 6a
18:05
Entzun
Nafarroako foruzainek Lizarraldeko gizonezko bat -M.C.P.- atxilotu dute, Maria Angeles German Lopez Urbiolako bizilagunaren desagerpenarekin lotura izan dezakelakoan, gaur Noticias de Navarra egunkariak dioenez.

Abuztuaren 9an desagertu zen emakumezkoa. Auto batean ikusi zuten azkeneko aldiz, eta ibilgailuaren berririk ere ez da geroztik.

Gizonak eta emakumeak duela urte batzuk harremana eduki zuten. Gizona Urbiolatik kilometro batzuetara bizi da.

Genero indarkeriagatik Euskal Herrian 2010ean hildako emakumezkoak

- Elena Cal. 45 urte zituen, eta ustez bikotekide ohiak hil zuen, Tolosan, urtarrilaren 17an.

- Amelia Sanchez. 65 urteko emakumea. Ustez semeak hil zuen, Barakaldon, iragan otsailaren 8an, labankadaka. Bereizi ostean etxera gurasoengana itzulia zen semea.

- Isabel Velez. 48 urteko andrea. Ustez semeak hil zuen, labankadaka, Lasarte-Orian, otsailaren 19an.

- Amelia Amaya. 48 urteko emakumea. Bilboko Txurdinaga auzoan hil zen, uztailaren 25ean. Berehala atxilotu zuten bikotekidea, heriotzarekin lotura izan zezakeelakoan; haren ama eta anaia ere atxilotu zituzten, delitua ezkutatzen saiatzea egotzita.

- 69 urteko emaztea. Irailaren 20an hil zuten, Miarritzen, Frias karrikan. Bikotekide ohiak hil zuen ustez, tiro eginda. Gizonezkoak ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.