46 urteko gizon bat hil da Arteta edo Artazulo bietara esaten zaion ur jauzian (Aizpun, Nafarroa), hogei metrotik behera erorita. Arroila jaitsiera egiten ari zen; ur jauzian rappela egiten ari zela, erori egin da.
Suhiltzaileak, medikuak eta Foruzaingoa ezbeharra gertatu den tokira joan dira, baina ezin izan dute ezer egin gizona suspertzeko. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du tokian bertan hil dela.
Nafarroako auzitegiko medikuntzaren institutura eramango dute gorpua, eta bertan egingo diote autopsia. Foruzaingoa ari da ezbeharraren eginbideak bideratzen.