Ezbeharra

Gizon bat hil da Armintzan, arroka gune batean

58 urteko gizonezko bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak

jarraia233447.jpg
arantxa iraola
2023ko irailaren 30a
20:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 58 urteko gizon bat zendu da Armintzan (Lemoiz, Bizkaia), hondartzatik hurbil, arroka gune batean. 15:00ak aldera jaso dute gizonaren egoeraren berri ematen abisu bat, baina sorospen zerbitzuek ezin izan zuten deus egin hura salbatzeko.

Portura txalupa batean eraman dute hilotza, eta autopsia egitera gero, ikerketa bat abian jarri baitute heriotza argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.