Gizon bat hil da auto istripuz Loiun, bidetik atera eta kamioi bat jota
LOIU. 44 urteko gizon bat hil zen atzo Loiun (Bizkaia), auto istripu batean. BI-737 errepidean zihoala, bidetik atera, eta aparkatuta zegoen kamioi bat jo zuen. Oso larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera, eta ordu gutxira zendu zen. Antzeko kasu bat izan zen igandean Vianan (Nafarroa), auto bat bidetik atera baitzen NA-134 errepidean: gidaria oso larri eraman zuten ospitalera, baina handik gutxira hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu