Zuhaitzak mozten ari zela istripua izanda, 72 urteko gizon bat hil da Berastegin (Gipuzkoa). Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, 18:50 aldera. Zuhaitzak mozten ari zen gizona, eta adar batek urdail parean jo zuen. Mendi inguruan ari zen lanean, eta Ertzaintzak helikopteroan erreskatatu behar izan zuen. Erietxera larri eraman zuten, eta hil egin da.
Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diote gizonak 72 urte zeuzkala eta, beraz, ezbeharra ez dutela lan istripu gisara hartu.