Atzo arratsaldean gertatu zen istripua, Bidaxunen (Nafarroa Beherea), Donapaleura (Nafarroa Beherea) doan D11 bidean. Auto batek bortizki jo zuen zuhaitz baten kontra, eta gidaria hilik atzeman zuten suhiltzaileek. 15:30 inguru atzeman zuten gizona, eta, lehen zantzuen arabera, auto bakarrak du zerikusia istripuarekin.
Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. Jendarmeek eginen dute ikerketa.