ERRENTERIA. 52 urteko gizonezko bat hilzen atzoErrenterian, Herriko Enparantzako etxebizitza batek su hartuta. 20:20ak aldera larrialdi zerbitzuek sutearen abisua jaso zuten. Suhiltzaileak hara bertaratu zirenean, biktima bizirik ateratzea lortu zuten etxebizitzatik, eta hura suspertzen saiatu ziren arren, handik gutxira zendu zen.
Sutearen ondorioz, udaltzainek eta suhiltzaileek etxebizitzaren inguruko kaleak eta erdiguneko plazatxo bat hustu behar izan zituzten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea zerk eragin zuen ikertzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gizon bat hil da Errenterian, etxeak su hartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu