Bi hilotz aurkitu zituzten atzo arratsaldean Baionan; andre batena eta gizon batena. 47 urte zituen gizonak eta, 40 emazteak.Poliziak jakitera eman zuenez, Santespiritu auzoko etxebizitza batean aurkitu zituzten biak hilotz, labankada aztarnekin. Gertaera argitzeko lehendabiziko hipotesiaren berri atzo ilunabarrean bertan eman zuten dagoeneko polizia iturriek: gizonak, emaztea hil eta gero, bere buruaz beste egin zuen aztertzen ari ziren.Iturri horiexek aditzera eman zutenez, ordurako argi zuten jazoeran ez zuela beste inork ere parte hartu. Genero indarkeria kasu bat izan dela baieztatuko balitz, aurten indarkeria mota horren ondorioz hildako bosgarren emakumea litzateke.
Nolanahi ere, atzo iluntzean oraindik ere ez zuten horrelakorik baieztatu; aztertzen ari zirena hipotesi nagusia zela esan zuten, harago egin gabe.Suprefetak hasiera batean prentsaren aurrean egindako adierazpenetan, halaber, ez zuen zehaztu nahi izan zein hilotzek zituen hilketa zantzuak, eta zeinek suizidioarenak. Baionako etxebizitza batean, Brigadier Muscar karrikan, bi hilotz agertu zirela baieztatu zuen, batek hilketa zantzuak zituela eta besteak suizidioarenak. Aurrerago zabaldu zuten albisteagentziek hipotesi nagusiaren ideia.Argitzeko geratu zen, hala ere, andra-gizonak bikote ziren edo zer harreman klase zuten.
Ikerketa
Poliziak biktimetako baten amaren telefono deiaren bidez hurbildu ziren hilotzak agertu ziren lekura. Gorpuei erreparatu eta berehala hasi zuten ikerketa zer gertatu zen argitzeko.
Gizon batek andre bat hil duen eta gero suizidatu den ikertzen ari dira Baionan
Hilotzak Baionako Santespiritu auzoan aurkitu dituzte; 47 urteko gizon bat eta 40 urteko andre bat dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu