Gizon batek udaltzain bat jo du Gasteizen, atxilotua izan eta ziegan sar zezaten

Ez zuen polizia etxetik atera nahi. Ukabilkada bat eman zion udaltzainari, bularrean.

Gasteizko udaltzainak. GASTEIZKO UDALA
Gasteizko udaltzainak. GASTEIZKO UDALA
jakes goikoetxea
2024ko apirilaren 11
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko udaltzainek 20 urteko gizon bat eraman zuten atzo eguerdian polizia etxera, identifikatzeko. Gasteizko Udaltzaingoaren arabera, polizia etxean zeudela, gizonak esan zien ziegan geratu nahi zuela, atxilotuta, eta ez zela handik aterako. Udaltzainek uko egin zioten gizona atxilotzeari, eta kanpora eraman zuten. Gizonak, ordea, sartu egin nahi zuela esan zien, eta baita sartu ere, aparkalekuko ate batetik.

Udaltzainek gizonari berriro esan zioten ezin zela bertan egon. Orduan, Gasteizko Udaltzaingoaren esanetan, ukabilkada bat eman zion bularrean udaltzain bati. Gizona atxilotu egin zuten, agintaritzaren kontrako atentatua delituagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.