Gizon baten gorpua agertu da gaur goizean Donostiako Kontxako hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez du indarkeria zantzurik. Donostiako Udalak esan du Irlandakoa dela gizona.
Hondartza garbitzen ari zen pertsona batek aurkitu du gorpua, 08:00ak aldera. Hildakoaren bi lagun bertaratu dira hondartzara, eta gorpua identifikatu dute. Udaltzaingoak deklarazioa hartuko die bi lagun horiei, heriotza nola gertatu den jakiteko.
Gorpua 10:45ak aldera eraman dute Auzitegi Medikuntzako Institutura, autopsia egin diezaioten.