Gertaera

Gizon baten hilotza aurkitu dute Sadar ibaian, Mutiloabeititik gertu

Gaur goizean Mutiloabeititik (Nafarroa) gertu 62 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute, Sadar ibaian. Joan den astelehenean jo zuten desagertutzat Mutiloabeitiko bizilaguna. Arratsaldea baratze batean pasa ostean ez zen etxera itzuli eta senideek bere desagerpenaren berri eman zuten.

2006ko azaroaren 1a
17:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Baratze hartatik gertu aurkitu dute agur senideek Mutiloabeitiko 62 urteko bizilagunaren gorpua. Ikerketako iturriek emandako lehen datuen arabera, arrazoi naturalengatik hil da gizona. Hala ere, auzi-medikuntza institutuan egingo dioten autopsiaren emaitzen zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.