Gizon baten hilotza aurkitu dute Santurtzin

Lekuko batek uretara erortzen ikusi du goizaldean

Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko otsailaren 13a
08:40
Entzun

Desagertuta zegoen gizon baten gorpua atzeman dute Santurtziko arrantza portuko uretan astearte goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lekuko batek gizon bat uretara erortzen ikusi du goizaldean, eta hura erreskatatzera joan dira larrialdi zerbitzuak. Desagertutakoaren bila aritu dira, baina azkenerako haren gorpua aurkitu dute, 07:00ak aldera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.