Atxiloketa

Gizonezko bat atxilotu dute Leioan prostituzio etxe bateko atezaina mehatxatu ondoren

JM.A.B. 50 urteko getxoarra atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean Leioan, prostituzio etxe bateko atezaina jaurtigairik gabeko arma batekin mehatxatu ondoren. Atezainak sarrera debekatu zion atxilotuari mozkortuta zegoelako, eta honek bi tiro botako zizkiola esanez mehatxatu zuen.

2003ko uztailaren 11
14:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizaldeko 1:30ak aldera hurbildu zen lehenengoz atxilotua putetxera. Atezainak ez zion sartzen utzi gizonezkoari, eta mehatxatu ondoren ihes egin zuen azken honek. Handik ordu eta erdira berriro itzuli zen gizonezkoa, eta arma bat lepoan jarrita mehatxatu zuen atezaina, "bi tiro botako zizkiola esanez".

Hala, lokalaren barrenetik beste langile atera zen, eta bien artean atxilotuari arma kentzea lortu zuten, eta lurrean etzanda eduki zuten Ertzaintza etorri arte. Gaur deklaratuko du atxilotuak Getxoko epaitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.