Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 43 urteko gizonezko bat da hildakoa. Makinarekin sastrakak kentzen ari zen eguerdian, eta zazpi bat metroko altueratik ibaira erori da. Ez dakite nola erori den.
Anaia segituan jaitsi da ibaira, eta beste bizilagun batzuen laguntzarekin handik atera dute. Suspertze ariketak egiten dakien bizilagun bat zegoen, eta saiatu da bere onera ekartzen, baina ezin izan du ezer egin. Aginte judizialak baimena eman duenean eraman dute gorpua handik.