ERasoa
Gizonezko bat tirokatu dute Donostian, eta larri dago
Erasoa goizeko 02:30ean gertatu da Donostiako gau klub baten kanpoaldean. Eusko Jaularitzako Herrizaingo Sailak droga kontu batekin lotu du gertatutakoa. Antza denez, zauritutakoari tiroa bota ondoren ihesari eman dio tirokatzaileak. Egoera larrian dago zauritua.
Donostiako Errotaberri auzoan gertatu da guztia. Buruan jaso du tiroa 37 urteko J.S.L.gizonezkoak, eta DYAko sorosleek erasoa gertatu den lekuan bertan artatu dute lehendabizi. Ondoren, Donostiako Ospitalera eraman dute eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean daukate, larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu