Gizonezko baten gorpua aurkitu dute, kiskalita
BEIZAMA. Ertzaintzak 74 urteko gizon baten gorpua aurkitu du, kiskalita, Beizaman (Gipuzkoa). Gizonaren bila ari ziren joan den ostiraletik. Antza, ostiral eguerdian etxetik atera zen Nuarbe inguruan uztondoak erretzeko asmoz. Ez zen etxera itzuli, ordea, eta haren senideek larrialdi zerbitzuei eman zieten abisua. Igandean aurkitu zuten, kiskalita. Ertzaintzak uste du istripu baten ondorioz zendu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu