Gobernu akordioaren iraunkortasuna berretsi dute UPNk eta PSNk

Barcinak adierazi duenez, sinatutako akordioa «beti gailenduko zaio beste edozein akordiori»

Erredakzioa
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gobernu akordioa berretsi dute UPNk eta PSNk Nafarroako Gobernuaren iraunkortasuna bermatzeko. Akordioaren jarraipena egiteko batzorde bat sortu dute bi alderdiek horretarako.

Yolanda Barcina Nafarroako eta UPNko presidenteak azaldu du bi alderdien arteko akordioak foru gobernuaren «jarraipena» adierazi nahi duela, eta akordio hori «beti gailenduko zaiobeste edozein akordiori».

Roberto Jimenez Nafarroako presidenteorde eta PSNko idazkari nagusiak adierazi duakordioak legealdi osoa irauteko «borondatea» dutela gobernuko kideek, «konfiantza» sortu eta «egoera ekonomiko zailari» aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.