Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Balorazioak

«Gobernu egonkorra» egiteko eskatu dio PSEk EAJri

Pastorrek aitortu du aurreikuspenak ez direla bete eta herritarrek PSE-EE oposizioan jarri dutela

Erredakzioa
2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Lehenbailehen «gobernu egonkorra» eratzeko lanean has dadila eskatu dio Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledun eta Bizkaiko zerrendaburuak Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari.Pastorren ustetan, ezinbestekoa da «ahalik eta azkarren» eratzea hurrengo gobernua, besteak beste, aurrekontuak prestatzen hasteko.Hala, Urkullukgainerako alderdiei egingo dien eskaintza zehatzaren zain daude sozialistak, eta, horren arabera, erabakiak hartuko dituzte, Pastorrek azaldu duenez.

PSE-EEk beherakada handia izan du botoetan eta eserleku kopuruan hauteskunde hauetan. Kolpe latza jaso du: «Gure aurreikuspenak ez dira bete». Emaitzen inguruko azterketa «serio eta zorrotza» egingo dute sozialistek datozen egunetan, baina badakite zerbaitek huts egin duela. Pastorrek aitortu egin du sozialistak, alderdi abertzaleak ez bezala, ez direla gai izan beren hautesleria mobilizatzeko, eta hor egon dela botoak galtzeko gakoetako bat. Haren ustetan, gainera, «Bildu efektuak»goitik behera iraulidu hauteskunde mapa.

Autokritika ere egin du buruzagi sozialistak, onartu egin baitu PSOEkEspainia osoan duen egoera ez dela onena eta horrek ere eragina izan duela EAEko boto-emaileengan. «Herritarrek oposizioan jarri gaituzte», azpimarratu du Pastorrek.Lan hori «seriotasunez eta erantzukizunez» beteko dutela hitzeman du, hala ere.

Nolanahi ere, hurrengo Jaurlaritzaren eraketari begira daude orain sozialistak. Urkulluk gutxiengoan gobernatzea erabakiko balu «nolabaiteko ezegonkortasuna» ekarriko lukeela iritzi dio Pastorrek. Haren ustez, akordioak lehenbailehen lortu behar dira,eta gobernu berriaren eraketak ez luke zertan luze jo, egoera ekonomikoak hala eskatzen duelako.

Pastorren iritziz, hurrengo legebiltzarrean «akordio zabalak» lortzeko aukera egongo da «herriari» dagozkion gaietan. «Aukera egoteaz gain, betebeharra ere bada akordio zabalak lortzea gai garrantzitsuen inguruan».

Bestalde, Patxi Lopez jarduneko lehendakariak legebiltzarkide izateari uko egin eta Madrilgo politikarako jauzia egingo ote duen ez du argitu. Halaber, ukatu egin du PSE-EEren barruan dimisioak izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.