Irudia. Bilbo
GOBERNU ORDEZKARITZARI MEZUA
Pilotariak kolektiboak beste ekintza bat egin zuen atzo Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan. Eraikinaren aurrean jarri ziren, eta, palak eta zestak erabiliz, pilotak jaurtitzen hasi ziren, Poliziak ekintzaileak geldiarazi zituen arte. Ekintzak iraun zuen bitartean, Enara Rodriguezek salatutako Poliziaren jazarpenari buruzko kartelak erakutsi zituzten, eta bukaeran, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariari Rodriguezen testigantzaren kopia bat helarazi zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu