Gobernuak pagatu eta Elizak kobratu

Artzapezpikutzak bere izenean jarri arren, elizetako obrak pagatzen ari da Nafarroako Gobernua, Uxuen eta Tuteran kasu. Orain sarrera kobratzen du Elizak.

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Gastua dakar ondarea izateak. Mantendu egin behar dira eraikinak, areago mendeak badauzkate. Elizak lana badu horretan, bere izenean daukan ondasun mordoa ikusita. Uko egiten dio horri, ordea. Leozko Udalak isuna jarri dio hiru ermita hondamen egoeran dauzkalako. Beste herri batzuetan zorte handiagoa du: isunak ez, dirutza jartzen dute erakunde publikoek Elizak bere izenean jarritako ondasunak eraberritzen. Nafarroan, Uxueko eliza gotortua berritzen hamar urte pasatu dituzte, gobernuak pagatuta. Tuteran, erakundeek bederatzi milioi gastatu dituzte katedrala berritzen; lau euro kobratzen dute bisita egiteko.

Balio handiko eraikinak nola baitiren, erakundeek laguntza handiak ematen dituzte elizak berritzeko. Gasteizen, Andre Mariaren katedralean ari dira lanean. 30 milioi euroko aurrekontua dute, eta dirutza handia jarriko dute erakundeek: 8,4 milioi Espainiako Gobernuak, 7,8 Arabako Diputazioak, sei Gasteizko Udalak, eta 1,5 Jaurlaritzak; Gasteizko Gotzaindegiak 1,8 milioi jarriko ditu.

Obrak amaitu ondorengo jardunari erreparatu beharko zaio. Tafallan, Elizak udalari dirua eskatzen dio kontzertu bat antolatu nahi badu elizan: 300 euro. Gaitz erdi. Erriberrin, kantu zerrenda apaizari eman behar zaio aurrez, «egokiak» ote diren azter dezan.

Bihar: Elkarrizketa Pedro Leozi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.