Gogeaskoetxeak ohartarazi du Espainian ez duela epaiketa justurik izango

Espainiaratzearen aurka aurkeztutako helegitea aztertu dute Londresko Auzitegi Gorenean

Agentziak
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Eneko Gogeaskoetxea Erresuma Batuan dago preso, eta haren defentsa abokatuak ohartarazi du presoa Espainiaratzen badute han ez duela epaiketa justurik izango. Londresko Auzitegi Gorenak atzo aztertu zuen Gogeaskoetxearen egoera. Urtarrilean presoa estraditatzearen alde egin zuen Westminsterko Auzitegiak, eta erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen defentsak. Abokatuak nabarmendu duenez, estradizio eskaeran jasota dauden ustezko delituez gain, beste batzuk leporatu dizkiote Espainian, eta horrek Erresuma Batuko legediak jasotzen duen klausula bat urratzen du. Iazko uztailean atxilotu zuten Gogeaskoetxea, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Bestalde, Iñaki de Juanaren defentsak helegitea aurkeztu du Belfasteko epaitegian, Espainiak hura estraditatzeko eginiko eskaeraren aurka. Belfasteko epaitegiak ez du De Juanaren berririk 2010eko martxotik, eta herrialdetik alde egin duela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.