Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz izenpean egingo du gogoeta EHE Euskal Herrrian Euskaraz taldeak ikasturte honetan.
Ohartarazi dute urteetan "bigarren mailako herritarrak" izan direla euskaldunak, eta heldu dela garaia hori aldatzeko. Herritarrak ahalduntzea nahi dute horretarako.
"Esatetik egitera" igaro nahi dute. "Salto egiteko garaia heldu da. Horretarako herritarrok daukagu giltza, euskaraz bizitzea gure esku dago".
Lehen mugarria abenduaren 3rako jarri dute, euskararen nazioarteko egunerako. "Praktika burujabea" egiteko eskatu dute, euskaraz bizitzeko, eta "gatazkak agerian uzteko".
Esperientzia hori sare sozialetan #egotetikegitera traolarekin partekatzera ere deitu dute.