Hausnarketa mahai bateratu bat osatzeko, diru laguntza politika aldatzeko eta hitzarmenen bidezko eredua ezartzeko eskatu diote herri ekimeneko euskal hedabideek Eusko Jaurlaritzari. Bilera bat egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellekin eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin. Besteak beste, eskari horiek egin zituzten.
Sektorearen diagnosia eta erronka komunak biltzen dituen agiri bat prestatu zuten duela hilabete pasatxo hedabideek, eta txostena aurkeztu zieten Jaurlaritzako ordezkariei atzoko bilkuran. Argia aldizkariko zuzendari Xabier Letona, BERRIA Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan ziren sektorearen ordezkariak.
Gogoeta mahai bateratu bat eskatu diote herri ekimeneko euskal hedabideek Urgelli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu