Irudia.Donostia
GOIA EAJ-KO HAUTAGAI
Eneko Goia izango da EAJren hautagaia Donostiako Udalerako. Atzo egin zuten aurkezpena, eta Iñigo Urkullu EAJren EBBko burua eta Joseba Egibar GBBko burua izan ziren ekitaldian. Urkulluk nabarmendu zuen Odon Elorzaren aroa amaitu dela. «Hari buruz ditugun berri guztiak atzerapenak, zorrak eta luzamenduak dira», esan zuen. Donostiako Udalean ez ezik Jaurlaritzan ere PSEren aroa amaitu dela nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu