gizartea

Goizean itzali dute Santsoaingo sutea

2009ko uztailaren 14a
17:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur goizean itzali dute Nafarroako Gobernuko suhitzaileek atzo arratsaldean Santsoainen (Nafarroa) sortu zen sutea. Hala ere, egun guztian jardungo dira Tafallako laguntza talde eta helikoptero bana eremua zaintzen, sua berriro piztu ez dadin.

Nafarroako foruzainen Natura Babesteko Taldea sua zerk eragin duen ikertzen dabil. Lehenengo hipotesien arabera, sua nahigabe sortu zen, uzta biltzeko makina bat erre zenean.

Atzo egindako tenperatura altuek, hezetasun faltak eta hegoaldeko haizeak asko zaildu zuten suhitzaileen lana, baita eremuaren orografiak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.