Gonzalez: «Egokiagoa litzateke Arnaldo Otegi libre egotea»
Espainiako gobernuburu ohi Felipe Gonzalezek uste du komenigarriagoa litzatekeela Arnaldo Otegi libre egotea, preso egotea baino. Horrela adierazi du Espainiako La Sexta telebista kateko Salvados programan (igandean emango dute): «Egokiagoa litzateke Arnaldo Otegi libre egotea, kartzelan egotea baino». «Balorazio politikoa» dela zehaztu du.Martxoaren 28an, Bateragune auziaren epaiaren helegitea aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu