Espainiako Auzitegi Gorenak 30 urtetik 25 urtera jaitsi du Mikel San Argimiro Isasa euskal presoaren espetxe zigorra. Hala, Auzitegi Nazionalak iazko uztailean ezarritako zigorraren aurka euskal presoak jarritako helegitea aintzat hartu du partzialki. Iaz, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko hirugarren atalak Donostiako presoari zegozkion zigorren pilaketen autoa kaleratu zuen, eta 30 urteko gehienezko espetxe zigorra ezarri zion. Baina defentsa abokatuak helegitean salatu zuen zigorren batuketa ez zela egokia, presoaren espetxe zigor bakoitza ez zelako 20 urtetik gorakoa. Orain, Gorenak arrazoi eman dio euskal presoari, eta gehienez 25 urteko espetxe zigorra bete beharko duela erabaki du.
Aguado, gaur aske
Nahaia Aguado euskal presoa Zuerako espetxetik (Zaragoza, Espainia) aterako da gaur, 10:00etan. 2009tik dago preso, gazte mugimenduaren aurkako sarekadan atxilotu zutenetik. Sestaon (Bizkaia) festa antolatu dute gaurko, Aguadori ongietorria egiteko.
Gorenak 30 urtetik 25 urtera jaitsi du Mikel San Argimiroren espetxe zigorra
Donostiako presoak Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurka jarritako helegitea aintzat hartu du Auzitegi Gorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu