Gorenak Falange y Tradicion ikertzea Auzitegi Nazionalaren esku utzi du

Ekintzak «kale terrorismotzat» eta inputatuak «talde terroristako» kidetzat jo daitezkeela arrazoitu du

joxerra senar
Iruñea
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Falange y Tradicion eskuin muturreko taldearen eraso eta mehatxuak, azkenik, Auzitegi Nazionalak ikertuko ditu. Hala erabaki du Auzitegi Gorenak. Guardia Zibilak zein Espainiako Poliziak talde horri leporatutako mehatxu eta eraso guztien ikerketa hasiera batean Iruñeko 3. instrukzio epaitegiak hartu bazuen ere, auzitegi horrek uste zuen «asmo subertsibo argiko» indarkeriazko ekintza horiek «delitu terrorista» izan zitezkeela eta, horrenbestez, ikerketa Auzitegi Nazionalak hartzeko eskatu zuen. Aldiz, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko 2. instrukzio epaitegiko epaileak uko egin zion eskaintza horri, eta auzia Auzitegi Gorenak erabakitzea proposatu zuen.

Gorenak, azkenik, Iruñeko epaitegiari eman dioarrazoia. Gorenaren arabera, azken emaitzaren zain, ikertutako ekintzak Zigor Kodeko 577. artikuluan datorren kale terrorismo delituaren barruan sar daitezke. Gorenak gaineratu du ordena konstituzionala zein bake publikoa apurtzeko exijentzia bai betetzen dela kasuotan, deskribatutako ekintzak «Memoria Historikoaren Legearen aurkako zein ezker abertzaleko alderdi, pertsonen eta interesen aurka doazelako». Ez du zehaztu inputatuak talde terroristako kide diren, baina iradoki du balitekeela baldintza hori betetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.