Sala horretako epaileek aho batez hartu dute erabakia, eta Batasunak eta herriko tabernek elkarrekin lotura dutela agertzen duten arrastoak daudela uste dute. Gainera, inbentario hori egiten, hau da, herriko tabernetara sartzen, berehala has daitezela agindu du.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni, berriz, herriko tabernek "Batasunaren bidez ETA finantzatzen" zutelaadieraz dezakeeninformazio guztia bidal diezaiola eskatu dio Gorenak.
Guardia Zibila dagoeneko lanean
Guardia Zibilak segituan bete du agindua: dagoeneko Gasteizko Ramiro Maeztu kaleko herrikora, Iruñeko Txantrea auzokora eta Arrotxapeko Ipar Gorri elkartera, Burlatakora, Leitzakora, Altsasukora, Durangokora, Tuterakora, Aguraingora, Portugaletekora, Santutxukora eta Donositako Alde Zaharreko eta Groseko herrikoetara sartu da.
Santutxuko herriko tabernaren aurrean, esaterako 40 lagun inguru bildu dira. Alde hemendik, Utzi bakean, Hau al da zuen bakea? oihuka ari dira bertaratu direnak. Une honetan (arratsaldeko laurak eta laurdenetan) oraindik taberna barruan daude guardia zibilak bertako langilearekin batera. Lau patroletan iritsi dira guardia zibilak inbentarioa egitera.
Santutxuko herriko tabernara ailegatu direnean langile bat eta bezero bat besterik ez zauden barruan. Paretaren aurka jarri eta miatu egin dituzte, baita identifikatu ere. Bezeroa atera da, langileak berriz tabernan jarraitzen du guardia zibilekin.
Donostiako Juan de Bilbao kalea hustu dute
Arratsaldeko bostetan Guardia Zibilak bi ordu zeramatzan inbentarioa egiten Donostiako Herria herriko tabernan. Kale arratsaldeko hiruetan hustu dute, zigilatu egin dute eta ez diote inori pasatzen utzi. Hiru patroletan joan dira eta hauekin batera kamuflatutako bi auto. Horietako batean, antza, idazkari judizialak ailegatu dira. Antza denez, 18:30k pasata amaitu dute guardia zibilek Donostiako bi herriko tabernatan egin beharreko inbentarioa.
Iruñeko Arrotxapeko Ipar Gorri elkartean 13:10 inguruan sartu dira inbentarioa egitera.Duela ordu erdira arte (arratsaldeko seiak dira orain) miaketak egiten jarraitzen zuten guardia zibilek.
Politika
Gorenaren agindua betez Guardia Zibila herriko tabernetara sartzen hasi da
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna guztietara batzorde judizialak bidaliko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, "Batasunaren lokalen zein ondasunen" inbentarioa egin dezaten. Dagoeneko Guardia Zibila hasi da ostatu horietako batzuetara sartzen. Batasunaren ilegalizazioa guztiz gauzatzeko ondasun horien likidazioa ezinbestekoa dela iritzi dio Goreneko 61. Salak. Santutxuko herriko tabernaren parean 40 lagun inguru bildu dira Guardia Zibilaren esku hartzea salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu