Goreneko hiru aretoko presidentek eman zuten Sortu legeztatzearen aldeko botoa

2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Goreneko zazpi epailek egin zuten Sortu legeztatzearen alde. Horietatik hiru, areto presidenteak dira. Antonio Xiol Rios epailea auzi zibiletako aretoko presidentea da; Jose Manuel Sieira, administrazioarekiko auzietako aretokoa; eta Gonzalo Moliner, auzi sozialetako aretokoa.

61eko aretoaren erabakian, hiru boto partikular egongo direla jakinarazi zuen Auzitegi Gorenak. Horiek Rafael Gimeno-Bayon, Manuel Ramon Alarcon eta Jose Luis Calvo Cabello epaileenak dira, eta, beraz, ez dago areto presidenterik boto partikularren artean. Haatik, afera horretan aldaketak egon daitezke. 61eko aretoaren erabakiarekin bat egin ez duten epaileek boto partikular bana eman dezakete; jakinarazitako hiru boto partikularrekin bat egin dezakete, edo boto partikular bateratua eman dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.