Mintetxu minan gorputza aurkitzean SOS Deiak larrialdi zerbitzura deitu dute espeleologoek. Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta gizona hilik zegoela ikustean, auzitegiko medikua deitu dute.
Adituaren esanetan, gorpuak ez du “kriminalitate” arrastorik. Hala ere, Bilboko Auzitegiko Medikuen Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egin eta zergatik hil den jakiteko. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du gertakariaren nondik-norakoak argitzeko.