Gorpu zati bat aurkitu dute Donibane Lohizuneko hondartzan

Baliteke abendu bukaeran Ziburun hondoratu zen itsasontziko marinel batena izatea. DNA proba egiteko agindu du Baionako Fiskaltzak.

(ID_13445620) ARRANTZA, EZBEHARRA
Ziburuko badia abenduan, istripua gertatu zenean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko urtarrilaren 10a
14:55
Entzun

Gorpu zati bat aurkitu dute Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Erromardia hondartzan. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak jakinarazi duenez, litekeena da abendu bukaeran Ziburun (Lapurdi) hondartu zen itsasontziko marineletako batena izatea. Mementoko ez dute hipotesia bakar bat ere baztertu.

Astearte arratsaldean aurkitu zuten zango zatia: ibiltari batzuek atzeman zuten, harkaitz artean. Egoera txarrean zegoen, eta, beraz, pentsa daiteke uretan denbora asko igaroa zuela. Ikerketa abiatu dute biktima identifikatu ahal izateko. Prokuradoreak esplikatu du aste pare bat beharko dutela azterketen emaitzak eskuratzeko. Marineletako baten gorpu zatia dela baieztatzen bada, Bordeleko Fiskaltzaren esku utziko du kasua, hari baitagokio itsas aferen kudeatzea.

Abenduaren 22an gertatu zen ezbeharra Lapurdiko kostaldean. Ciycnos itsasontzian zihoazen hiru arrantzaleetatik bi uretan desagertu ziren; hirugarrena, barkuko kapitaina, Baionako ospitalean artatu zuten, hipotermiak jota. 30 urte zituen arrantzaleetako batek, eta 58 urte besteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.