Fresnestik Gradignango kartzelara (Frantzia) aldatu zuten atzo Nahia Lacroix, iragan ostiralean kartzelan sarturiko gaztea. Euskal preso bakarra da presondegi horretan. Askatasunak neurri «krudel eta hipokrita» dela salatu du, eta bakartze mota guztiak uzteko galdatu. Bihar 17:00etan eginen da manifestazioa Senperen (Lapurdi), Lacroix aska dezatela exijitzeko.
Bestalde, Etxerat-ek azaldu duenez, Ibon Goieaskoetxea eta Ruben Ribero presoak senideentzat eskuragaitzago den espetxe batera lekualdatu dituzte, Villefranche Sur Saonera. Villepinteko espetxean zegoen Goieaskoetxea, etaLa Santeko espetxean zegoen Ribero. Goiaskoetxeak, hain zuzen, gose greban hemeretzi egun eman zituen urruntzearen aurka.
Oihana Garmendia eta Itziar Moreno ere lekualdatu egin dituzte; Dijongo espetxean ziren eta Seysses espetxera eraman dituzte biak. Dijonen espetxe zaindariekin zituzten «arazo larrien» ondorioz, eurek eskatu zuten espetxez aldatzea.
Gradignanen bakartu dute Lacroix; Goieaskoetxea, berriz, urrundu egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu