INGURUMENA

Gradu bat igo da Bizkaiko itsasoko ura 30 urtean

Klima aldaketaren ondorioak nabariak dira, baita Euskal Herrian ere, EHUko irakasle talde batek egindako ikerketaren arabera. Aldi berean, itsas habitatean hori aldaketa handiak sortzen ari dela ohartarazi dute. 

2012ko abuztuaren 2a
14:31
Entzun 00:00:0000:00:00

EHUko Itsas Bentoseko taldeko irakasleek egindako ikerlan baten arabera, 30 urtean batez beste gradu bat berotu da Bizkaiko itsasoko ura. Horren ondorioz, itsas landaredian aldaketa garrantzitsuak jazotzen ari dira. Esate baterako, adaburuko algak desagertzen ari dira pitinka-pitinka. Adaburuko algak lurreko zuhaitzen parekoak direla nabarmendu dute ikerketa egileek.

Irakasleek adierazi dute algak oso hauskorrak direla klima aldaketaren ondorioen aurrean. EHUko ikerketa Estuarine, Coastal and Self Science aldizkarian argitaratu dute. 

Klima aldaketaren ondorioak Euskal Herrian ere nabariak dira, beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.