M-30eko greba orokorra

Greba aurretik "kaleak betetzera" deitu du gehiengo sindikalak

Greba orokorra iragarri duten sindikatuek manifestazioak antolatu dituzte maiatzaren 25erako, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

2013ko maiatzaren 14a
15:38
Entzun

ELA, LAB, EILAS, EHNE, Hiru, ESK, CNT eta hainbat erakunde sozialetako ordezkariek Confebasken egoitzaren aurrean egin dute gaur protesta, BIlbon, Patronalak greba hau merezi du lelopean. Maiatzaren 30erako giroa berotzeko hainbat protesta egiten ari dira aurretik, eta datorren maiatzaren 25ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako "kaleak betetzera" deitu dute.

"Euskal Herriarentzat eskubide sozialei buruzko itun baten garapena bultzatzeko" antolatu dituzte manifestazioak, eta  "murrizketen aurrean herritarren eskubideak defendatzeko", Isabel Castro ESK sindikatuko ordezkariak jakinarazi duenez. Enpresariek lan erreformaren abantailak baliatzen dituztenean "ase ezintasuna" dutela ere salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.