Grebara deitu dituzte Arabako aisialdiko eta gizarte eta kultura animazioko langileak

Apirilaren 2an eta 4an egingo dituzte lanuzteak, hitzarmen berri bat eskatzeko. Ludoteketan, liburutegietan, museoetan, turismo bulegoetan eta bestelako espazioetako 500 bat langile deitu dituzte grebara.

ALDABE Gizarte Etxea
Gasteizko Aldabe gizarte etxea. RAUL BOGAJO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2024ko martxoaren 20a
17:00
Entzun

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek grebara deitu dituzte Arabako hezkuntza aisialdiko eta gizarte eta kultura animazioko langileak apirilaren 2rako eta 4rako. Sektore horretan hainbat udal zerbitzu daude azpikontratatuta, hala nola ludotekak, parketxeak, liburutegiak, museoak, turismo bulegoa, topaguneak, interpretazio zentroak, Gasteizko Santa Maria katedraleko bisita gidatuak eta jarduerak. Sektorearentzat hitzarmen berria eskatzeko deitu dute lanuztera –2022ko abendutik berritu gabe dago–. Guztira, 500 langile baino gehiago deitu dituzte grebara.

Iazko udaz geroztik, sindikatuek eta patronalak zenbait bilera egin dituzte Araban hitzarmen bat lortzeko. Bi aldeek hainbat proposamen eraman dituzte mahaira, baina sindikatuek esan dute patronalaren eskaintza ez dela aski izan.

Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, patronalak indarraldiko urte guztietako KPIa bermatzen ez duten soldata igoerak eskaini dizkie. «Partzialtasuna nagusi duen sektore batean, gutxieneko lanaldi murrizketak eskaintzen jarraitzen dute, kontziliazioa edo egonkortasun ekonomikoa nekez ahalbidetzen duen prekaritate egoera betikotuz». Halaber, salatu dute baja hartzean patronalak ez diela bermatu nahi lehen egunetik soldataren %100 jasotzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.