erabakiTZEKO ESKUBIDEA

Gure Esku Dago-ren 170 herri batzordeen batzar bat egingo dute hilaren 21ean

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ehun mila lagunen baino gehiagoren datuak jaso ditu. 

Giza katea Irurtzunen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2014ko ekainaren 12a
17:13
Entzun

Joan den igandeko giza kate erraldoiaz eta azken urtebeteko lanaz hitz egiteko, hiri eta herri batzordeen batzar bat egingo du hilaren 21ean (larunbata) Gure Esku Dago dinamikak, gaur jakinarazi duenez. Lekuaren eta orduaren berri ez du eman oraindik.

"Ekainaren 8a egun handia izan zela esan eta entzun dugu. Pozik gaude egindako lanarekin, eta aurrera jarraitzeko indarrak hartzeko ere balio izan zigun igandekoak. Azken urtearen balorazioa egin eta geure buruari jarri beharreko erronkez ariko gara batzarrean", esan du ohar baten bidez Gure Esku Dago-k.

Dinamikak azpimarratu duenez, "herritarren aktibazioa, haien arteko elkarlana, konplizitatea, ilusioa, konfiantza..." lantzen jardun du urtebetean, "eta egindako lanak eman du fruitua". Orain, bildu eta hausnarketa egiteko tarte bat hartuko du.

Datu batzuk

- 100.000 lagunek baino gehiagok eman dituzte euren datuak. "Izugarria da urtebetean osatutako sarea".
- 170 hiri eta herri batzorde baino gehiago sortu dira Euskal Herrian.
- Gure Esku Dago-k 200 aurkezpen inguru egin ditu azken hilabeteetan.
- 500 ekitaldi inguru egin ditu urtebetean: hitzaldiak, mendi ibilaldiak, poteoak, kalejirak, giza kate txikiak, kontzertuak, mosaikoak, dantzaldiak, bertso saioak, herri mailako jatorduak...
- Igandeko giza katean 150.000 lagun baino gehiago bildu ziren erabakitzeko eskubidearen alde.
- Gutxienez, 2.500 lagun aritu ziren igandean boluntario lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.