Gure Esku-k «ikurren uholdea» sortuko du Korrikak iraun bitartean

Plataformak «herri harrotasuna» erakutsi nahi du datozen egunetan. Bihar, ekitaldi bat egingo dute Santiago zubian.

(ID_13166417) (Jaizki Fontaneda/@FOKU) 2023-09-10, Lekunberri. Txirrindularitza
Ikurrinak eta Nafarroako banderak, Lekunberrin, Espainiako Vueltan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2024ko martxoaren 13a
13:30
Entzun

Gure Esku-k «herri harrotasuna» erakutsi nahi du Korrikak iraun bitartean ere. Hala, zenbait ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena bihar bertan izango da: Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko Santiago zubian «ikurrinen tunela» sortu nahi dute, eta, horretarako, ikurrinak eta Nafarroako banderak banatuko dizkiete joaten direnei: «Ikurren uholdea sortuko dugu hamar egunean, Korrikak gure errepideak zeharkatuko dituen bitartean».

Gure Esku-k biharko ekintzan parte hartzeko deia egin die herritarrei, eta izen emateko webgune bat ere prestatu dute:izenamena.gureesku.eus. Leku berean eman dezakete izena martxoaren 24an Baionako Mayou zubian egin nahi duten ekintzan parte hartu nahi dutenek ere. Hain zuzen, egun hartan, Gure Esku-ko kideek hartuko dute lekukoa Paulmy etorbidean.

Gure Esku-k jakinarazi duenez, ez dute Baionan soilik hartuko lekukoa; hala egingo dute Tuteran (Nafarroa), Trebiñun (Araba), Zallan (BIzkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) ere. Gainera, «ikurrin eta bandera nafar erraldoiak» jarriko dituzte Korrika igaroko den zenbait lekutan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.