OSASUNA

Gurutzetako pilaketa "une jakin batekoa" izan zela erantzun du Osasun Sailak

Igande arratsaldean larrialdietan pilaketak izan zirela aitortu du Jaurlaritzak, baina nabarmendu du berehala konpondu zituztela. Arartekoak ikerketa hasi du.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko uztailaren 18a
11:02
Entzun

Gurutzetako ospitaleko larrialdi zerbitzuan joan den igandean sortutako pilaketa "une jakin batekoa" izan zela erantzun du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Arartekoak atzo jakinarazi zuen ikerketa bat hasiko duela, pilaketak nolatan gertatu ziren argitzeko. Osasun Sailak dio arartekoaren jakinarazpenik ez duela jaso, baina azaldu du azalpenak emateko prest dagoela.

ELA sindikatuak egin zuen salaketa astelehenean. Adierazi zuen oheak ixtearen eta langileak gutxitzearen ondorioz, Gurutzetan ezin zietela kasu egin gaixo guztiei, eta korridoreetan zeuzkatela batzuk; sindikatuak salatu zuen opor garaian oheak gutxitu dituztela ospitalean, "dirua aurrezteko". Ez da lehen aldia horrelakoak gertatzen direna; negu aldean ere maiz izaten dituzte pilaketak Gurutzetako larrialdi zerbitzuan, eta gripeari egotzi izan dio hori Osakidetzak.

Osasun Sailak baieztatu du pilaketak gertatu direla, baina "une jakin batekoak" izan zirela esan du. Areago, nabarmendu du arazoen berri izan orduko konpondu zutela egoera hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.