irak

Gutxienez 24 pertsona hil dituzte Kirkuken hainbat bonba erasotan

Bonba eraso ugari izan dira gaur Kirkuken, Irak iparraldean. Gutxienez, 24 petsona hil dira eta lagun ugari ere zauritu dira erasoen ondorioz. Samarran, berriz, lau pertsona hil ditu patruila baten bidean eztanda egin duen bonba batek. Eraso gehienak poliziaren aurkakoak izan dira. Abu Musab Al Zarkaui Irakeko Al Kaedako buruzagia hil zutenetik erasoak aregotu egin dira herrialdean. Al Kaedak, atzo, Al Zarkauiren ordezkoaren izena jakinarazi zuen: Abu Hamza Al Mohaier.

2006ko ekainaren 13a
17:24
Entzun
Gaur 27 lagun hil dira sei auto bonbek eta bat tiroek eraginda. Zaurituak ere asko izan dira. Bi atentatu suizida izan dira eta horietako bat Torhan Yusef jenerala zihoan konboiaren kontra izan da, baina onik atera da. Berarekin zihoan hainbat kide, berriz, hil egin da, Yusefek berak esandakoaren arabera.

Beste auto bonba batek Yalai Talabani Irakeko presidentea buru den alderdiaren egoitza baten kontra egin du, eta beste bat polizia auto bat igarotzean lehertu da. Leherketa ondoren jendea hura ikustera joandakoan lehertu da beste bat. Azkena hiriko polizia etxean lehertu da.

Horiek Kirkuken gertatutakoak. Samarran, berriz, polizia auto bat igarotzean lehertu da, eta poliziarik hilñ ez den arren, merkatu bat zegoen inguruan eta hiru lagun hil dira. Azkena Yalulan gertatu da. Erlijioso suni bat tirokatu dute han.

Gaur gertatutako hilketa horiez gain, Ramadiko poliziak esandakoaren arabera, lau gorpu topatu dituzte tortura zantzuak zituztela.

Atzo 40 hildako izan ziren Irakeko hainbat lekutan, eta erasoak nonahi daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.