«Guztion Euskadi» lortzeko, exijentzia gehiago PPk ezker abertzaleari

ETA desegin dadin, «eragin guztia» indarrean jartzea exijitu dio ezker abertzaleari Antonio Basagoitik

PPren buruzagitzako kideak, atzoko ekitaldian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
«Guztion Euskadi» bat nahi du PPk, eta, horretarako, betiko bideari eutsi dio, eta ezker abertzaleari exijentziak egin dizkio. «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik bere eragin guztia jarri behar du jokoan, bueltan ezer eskatu gabe, ETA berehala desegin dadin». Bizikidetzarako ere, baldintza garbiak jarri ditu Antoni Basagoiti EAEko PPren buruak: «Terrorismoari zilegitasuna kendu behar zaio, eta, ETA desagertzen baldin bada, ETAko presoen gizarteratzea erraztu. Hala eskatzen dutenei erraztu behar zaie bidea, modu frogagarrian egiaztatzen baldin badute borondatea dutela terrorismoa arbuiatzeko eta hari zilegitasuna kentzeko lanera batzeko».

«Guztion Euskadin bizikidetza lortzeko» jarraitu beharreko ildoak aurkezteko, PPk ekitaldi solemne bat egin zuen atzo, Donostiako Kursaalean. PPko buruzagitza osoa izan zen han, eta Basagoitik testu bat irakurri zuen haien aurrean, Europako banderaz, Espainiakoez eta ikurrinez inguratutako agertokian. «Aro barri baten» hasiera iragarri zuen Basagoitik, eta azaldu zuen «nazionalisten, konstituzionalisten, autonomisten eta abertzaleen arteko zatiketa etetea» esan nahi duela bizikidetzak.

Ezker abertzalearen eta ETAren gain jarri zituen ardura guztiak. «ETAk desegin egin behar du, eta hori egiten utzi behar zaiejustiziari lagundu nahi dioten presoei, haien gainean jartzen den presioa kenduta».

Iraganaren «azterketa ausarta, zintzoa eta arduratsua» egin behar dela ere esan zuen, «ETArekin kritiko den azterketa bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.