Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Galdera zuzena. Gaizka Aranguren. Kazetaria

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun


1. Nafarroatik nola ikusten dituzu hauteskundeok?

2. Zeintzuk dira gakoak zure ustez?

3. Zer gertatzea espero duzu?

4. Nafarroan ondoriorik izango al du?

1.Azken 35 urteotako egoera politiko kritikoenean gaude. Nafarroa Garaitik Mendebaldeko lurraldeen joera politikoari interes handiz begiratzen ohi diogu, eta uneotan are gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Estatuaren egitura politikoa da, baina Euskal Herria ardatz gisa jotzen duten indar politikoen esku eroriz gero, baliabide aunitz jar daiteke euskararen normalizazioaren, lurralde batasunaren eta burujabetzaren bidean. Nafarroa, euskaldunon Estatua birsortze aldera.

2.PPri eta PSE-EEri botoa eman ohi dion zenbatek emanen dion oraingoan EAJri (Donostian eta Bilbo handian batez ere). EAJko orain arteko boto-emaileetatik zenbatek eginen duten EH Bilduren alde (Gipuzkoan eta Bizkaiko Ekialdean batez ere). PSE-EEko zenbatek eginen duten abstentzioaren hautua eta, azkenik, Ezkerraldeko bertze guneetatik zein PSE-EEtik beretik zenbatek eginen duten jauzia EH Bilduraino. Inoiz baino gehiago, abstentzioa espainolismoaren etsai izanen da. EAJk joko arriskutsua du esku artean; eskuinetik eta espainolismotik datorkiona eskuratu nahian eta ezkerretik eta subiranotasun aldetik ihesi doazenei eutsi beharrean.

3.Araban lau indarrak berdinduta (7, 7, 6, 5), Gipuzkoan EH Bildu gehiengo absolututik oso gertu (12, 6, 5, 2), Bizkaian EAJ Bilbo Handian gotortuta eta Ekialdea galduta (10, 7, 5,3). Gerta daiteke UPD alderdiak hautetsiren bat lortzea Araban, PP edo PSE-EEren kaltetan, baina hauxe da Eusko Legebiltzarrerako nire apustua: 26, 23, 15 eta 11. Hor, EAJ ataka historiko baten aitzinean legoke. Alderdia botere autonomiko espainiarra berreskuratuta, ala estrategia subiranistaren bidelagun.

4.Nafarroa osoan izanen du eragina, baita Nafarroa Garaian ere. NFKn hauteskundeak ahal bezain bertze atzeratzeko gogoa izanen du UPNk, baina 2013ko uda baino lehen hauteskundeetara deitu beharko dutela ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.