Hainbat ekitaldi adostasunik gabeko Memoriaren Egunean

Eusko Legebiltzarrak, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Diputazioak ekitaldiak egingo dituzte gaur

Erredakzioa
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Hainbat erakundetan ekitaldiak egingo dira gaur, Memoriaren Egunaren karietara. Eusko Jaurlaritza saiatu da toki guztietan irakurtzeko testu bat alderdiekin adosten, baina ez du lortu. Horregatik, Jaurlaritzak Ajuria Enean egingo duen ekitaldian besteekin adostu gabeko agiri bat irakurriko du Patxi Lopezek. «Biktima guztiak» izango ditu gogoan, baina «parekotasunik egin gabe».

Ekitaldi gehiago ere egingo dira erakundeetan. Esate baterako, goizean egingo dute ekitaldia Eusko Legebiltzarrean. Eraikinaren kanpoan dagoen «terrorismoaren biktimen» omenezko monumentuan lore eskaintza egingo dute. Legebiltzarkide guztientzako irekita egongo da ekitaldia.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere egingo dute ekitaldia. Han ere lore eskaintza egingo dute,eta ondoren bost minutuko isilunea. PSE-EEko batzarkide Julio Astudillok gidatuko du ekitaldia, eta Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano eta bere talde guztia gonbidatuta daude. Nolanahi ere, argitzeke dago han izango diren edo ez.

Ekitaldi ofiziala egingo du Bizkaiko Diputazioak ere. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak agiri instituzional bat irakurriko du 11:00etan hasiko den ekitaldian. Ordu horretan bertan lore eskaintza egingo du Bilboko Udalak ere, Casilda Iturrizar parkean dagoen monolitoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.