Hainbat euskal presoren egoeraren gaineko kezka agertu du AAMk

Andoni Zengotitabengoak gose grebari ekin zion larunbatean, bere egoera salatzeko

2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Andoni Zengotitabengoa euskal presoa Portugalgo Monsanto espetxean dago iaztik,ETAko kide izatea leporatuta atxilotu zutenetik.

Espetxeratu zutenetik bakartuta dago, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, eta, gainera, bizi-baldintza «oso latzetan» dagoela adierazi du.

Dagoen egoera salatzeko, gose grebari ekin zion presoak larunbatean, eta espetxean dauden beste hamar preso ere atxiki zaizkio.

Ainhoa Mujika ere, bakartua

Azken bi hilabeteotan bakartua dago Ainhoa Mujika ere, Piccasenteko espetxean. Gutun bat bidali zioten euskal presoek espetxeko zuzendariari, eta, gainera, borrokaldian sartu dira preso horren egoera salatzeko.

Bestalde, Jose Luis Campo donostiarra atzogoizean atera zuten Tolosako (Okzitania) atxikipen zentrotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.