Espainiako Poliziak hemezortzi lagun atxilotu ditu gaur Iruñerrian eta Espainian (Alcorcon, Madril), droga trafikoa egotzita. Operazioan, Poliziaren arabera, kokainaren hamasei mila dosi atzeman dituzte eta droga mota hori egiteko laborategi bat desegin dute.
Iruñean eta inguruko herrietan zazpi etxebizitza miatu dituzte, eta hiru Alcorconen. Agiri faltsuak, 37.000 euro eta abar ere aurkitu dituzte.
Atxilotutako lagunen adina batez beste 25 urtekoa da, eta gehienak Dominikar Errepublikakoak dira jaiotzez. Kokaina saltzean, euren sorterrira bidaltzen zuten dirua, Poliziak dioenez.
Herrialde Katalanetara, Galiziara, Suitzara, Italiara eta Holandara ere bidaltzen zuten droga, han saltzeko.
Gizartea
Hainbat lagun atxilotu dituzte Iruñerrian gaur, droga trafikoa leporatuta
Madrilen ere egin du operazioa Espainiako Poliziak, eta 18 pertsona atzeman ditu denera. Iruñean eta inguruko herrietan zazpi etxebizitza miatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu