Hamaika eragileren ehunka atxikimendu

[Youtube]http://youtu.be/mREEbtkzh2o[/Youtube] Kulturgintza, politikagintza, kirolariak, talde kristauak… atxikimendu zerrenda luzea jaso du martxak, gizabanakoena nahiz eragileena, Euskal Herritik nahiz kanpotik. Azkenak, Piedad Cordoba eta Javier Sadabarenak. Bideoa: Abenduaren 8an Durangon eginiko 'MobiLIBDUBzioa'.

jon olano
2013ko urtarrilaren 12a
22:58
Entzun

ilbon euskal presoen eskubideen alde egin duten manifestazioak sektore eta herri askotako babesa jaso du. Azken asteetan, Herrira mugimenduak hainbat agerralditan ezagutarazi ditu arloka bildutako atxikimenduak. Azken egunotan ugaritu egin dira protestarekin bat egin dutenak, eta atzo bertan eman zuen mugimenduak azken atxikimenduen berri: Piedad Cordoba Kolonbiarrak Bakearen Alde erakundeko ordezkariak eta Javier Sadaba filosofoak bat egin dute manifestaldiarekin.

- Abenduaren 8an, ehunka pertsonak parte hartu zuten Durangon Herrira-k antolatu zuen ‘MobiLIPDUBzioan’.

- Abenduaren 11n, 44 gizarte eragilek babestu zuten martxa; besteak beste, ESAITek, Lokarrik, Giza Eskubideen Behatokiak eta Kaleratzeak Stop taldeak.

- Abenduaren 19an, sindikatuen txanda izan zen. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILASek deitu zuten manifestaziora.

- Abenduaren 26an, 60 idazle inguruk agerraldi bat egin zuten adierazpen bat plazaratu eta martxarekin bat egiteko. Karmele Jaiok, Kirmen Uribek eta Lander Garrok sinatu zuten adierazpena, besteak beste. Ahotsak plataformako kide ugarik ere deitu zuten martxara.

- Urtarrilaren 4an, bederatzi alderdi politikok azaldu zioten babesa Herrira-k deitutako protestari. Ezker Batua, Aralar, Euskal Komunistak, Alternatiba, ezker abertzalea, Eusko Ekintza, Eusko Alkartasuna, Gorripidea eta Antikapitalistak dira euskal presoen aldeko manifestazioari atxikimendua adierazi diotenak.

- Urtarrilaren 7an, Colette Capdevielle eta Jean Lassalle PS eta Modem alderdietako diputatuek atxikimendua adierazi zioten martxari. Gainera, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek beste hainbeste egin zuten abenduaren 15ean Baionan egin zuten foroan.

- Urtarrilaren 9an, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Galiziako eta Espainiako ikasle sindikatuak izan ziren protestari babesa azaldu ziotenak: Ikasle Abertzaleak (Euskal Herria), SEPC (Herrialde Katalanak), Yesca, Universidat, Jaleo, SAT Estudiantes, Reguelta, Darreu (Espainia), Agir eta Liga Estudiantil Galega (Galizia). Egun berean, beste horrenbeste egin zuten hainbat erlijio taldek.

 [Youtube]http://youtu.be/NvUjjHTDw7I[/Youtube]

- Halaber, urtarrilaren 2an ezagutarazi zuen Herrira-k 500dik gora gizabanakoren atxikimenduen zerrenda; esaterako, Alex Txikon kirolariak bideo bat eginez deitu du martxara.

- Urtarrilaren 10ean, berriz, Kataluniatik iritsi zen babes uholdea. 70 eragilek baino gehiagok bat egin zuten martxarekin. CiU (Carles Campuzano), ERC (Oriol Junqueras, Gemma Calvet, Joan Tarda), ICV-EUiA (Dolors Camats, David Companyon ) eta CUPeko (David Fernandez, Georgina Rieradevall, Quim Arrufat ) legebiltzarkideak daude haien artean, baita politika eta gizarteko kideak ere: Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohia, Ernest Maragall PSCko kide izandakoa, Consol Casals ekintzaile feminista, Vicent Partal Vilaweb.cat-eko zuzendaria, Lluis Llach abeslaria...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.