gizartea

Hamar lagun atxilotu dituzte Barakaldon, gabon garaiko "kontsumismo basatia" eta AHTa salatzeko mobilizazioan

2009ko abenduaren 23a
12:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Gabon garaiko "kontsumismo basatia" eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka egin zuten atzo zortzi lagunek Barakaldoko (Bizkaia) merkatal gune baten aurrean, eta Ertzaintzak zortzi horiez gain beste bi lagun ere atxilotu zituen. Beste hiru laguni nahasmenduak egitea leporatu zieten.

Errepide erdian jarri ziren Olentzeroz jantzitako zortzi lagunak bidoietara lotuta. Trafikoa ordu betez itxita egon zen eta tarte horretan "kapitalismoaren aurkako" panfletoak banatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.