Gaur goizean, Ipar Euskal Herrian hamar lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak. Marco Delizy eta Txomin Catalogne Suhuskunen (Nafarroa Beherea), Eki Erramundegi eta Gilen Goiti Baionan, Harri Idoate Ainhoan (Lapurdi), Eneko Etxegarai Heletan (Nafarroa Beherea), Ibai Agirrebarrena eta Joseba Agirrebarrena aita-semeak Bidaxunen (Nafarroa Beherea) eta Orkatz Arano Beskoitzen (Lapurdi) atzeman dituzte. Aritz Ortino Etxebeste ere atxilotu dute, baina oraindik ez dira horren inguruko datuak jakinarazi. Atxilotuen etxeak miatu ditu poliziak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Interes turistikokoko guneen aurkako erasoak egotzita atxilotu dituzte.
Pasa den larunbatean, Xan Beyrie atxilotu zuten Kanboko (Lapurdi) supermerkatu baten atarian. Orain Paueko komisarian dute Beyrie.
Gaur 18:30ean Baionako komisaldegiaren aurrean, 19:00etan Kanbokoitzulgunean eta 19:30ean Larzabaleko itzulgunean (Nafarroa Beherea) manifestazioak egingo dituzte atxiloketak gaitzesteko.
Bestalde kazeta.info-k jakinarazi duenez, polizia ugari daude Garaziko eskualdean (Nafarroa Beherea) eta Heletako bideetan. Heletan, ehundaka lagun Euskal Herria Zuzenean jaialdirako muntaketa lanetan ari dira. Asteburu honetan egingo da jaialdia.
atxiloketak
Hamar lagun atxilotu dituzte Lapurdin eta Nafarroa Beherean
Marco Delizy, Txomin Catalogne, Eki Erramundegi, Gilen Goiti, Harri Idoate, Eneko Etxegarai, Ibai Agirrebarrena, Joseba Agirrebarrena, Orkatz Arano eta Aritz Ortino Etxebeste dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu