Hamarretik bat baizik ez dago ados PSEk eta PPk egin duten itunarekin

Arabarren, Bizkaitarren, eta Gipuzkoarren %43,6 ez daude ados Askatasuna eta D3Mren legez kanporatzeekin

Erredakzioa
Donostia
2009ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidurarako PSE-EEk PPrekin sinatu duen hitzarmenak arrakasta eskasa izan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean. Hamarretatik batek baizik du begi onez ikusi. Horrela dio CIS ikerketa zentroak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak iragan eta gero egin duen inkestak.

2.471 herritar galdekatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 94 herritan. %41ek EAJren eta PSE-EEren arteko akordio baten alde agertu dira Eusko Jaurlaritza osatzeko,ekonomia kudeatzeko egokiagoa izanen zela argudiatuz. %38,4k diote autogobernuaren babeserako aukerarik hoberena izanen zela eta %33,5k bakea lortzeko. Gai horietan, PPren eta PSE-EEren arteko elkarlana egokiago ikusten dutenak askoz gutxiago dira, %10 edo azpitik.

Askatasuna eta D3M legez kanporatzearenaurka agertu direnak %43,6 dira, eta alde daudenak, berriz, gutxiago, %36,2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.